16.10.09

Berriak Zientzia.net web gunean

Kimikako Nobela, erribosomen egitura atomikoa eta funtzionamendua ikertu dutenentzat 2009 /10 /07
Hiru ikertzailek jasoko dute aurten Kimikako Nobel saria, maila atomikoan erribosomen egitura eta funtzionamendua ikertzeagatik. Erresuma Batuko Venkatraman Ramakrishnan, AEBko Thomas A. Steitz eta Israelgo Ada E. Yonath dira saridunak.


Zuntz optikoak eta kamera digitalen begiak, Fisikako Nobelaren protagonistak 2009 /10 /06
Aurtengo Fisikako Nobel saria bi aurkikuntza desberdinentzat izan da. Sariaren erdia Charles K. Kao-k jasoko du, zuntz optikoen bidez argia transmititzearen inguruan egindako ikerketagatik. Eta beste erdia Willard S. Boyle eta George E. Smith ikertzaileentzat izango da, CCD irudi-sentsore digitala, kamera digitalen begi elektronikoa, asmatzeagatik.


Fisiologia edo Medikuntzako Nobela, kromosomen babesleak aurkitu zituztenentzat 2009 /10 /05
Karolinska Institutuak jakinarazi duenez, aurten hiru ikertzaileren artean banatuko dute Fisiologia edo Medikuntza alorreko Nobel saria, zelula banatzean kromosomak nola kopiatzen diren eta degradatzetik zerk babesten dituen jakiteagatik. Hala, Elizabeth H. Blackburn, Carol W. Greider eta Jack W. Szostak dira hiru saridunak, haiek aurkitu baitzuten gakoa kromosomen muturretan zegoela.


Aro robotikoa: heldu da makinen garaia 2009 /10 /04
Robotikaren ideia ez da gaurkoa. K.a. III. mendean jada, Aristotelesek makinak sortzea proposatu zuen, zenbait lan egiteko. Urte gutxi beranduago, Tarentoko Arkitas matematikariak lurrun bidez mugitzen zen hegazti-itxurako makina bat sortu zuen. Ordutik aurrera, gizakia etengabe saiatu da berak egin ezin dituen, edo egin nahi ez dituen, lanak egiteko makinak sortzen.


Iraganeko bizidunak, bizirik Andeetan 2009 /10 /03
Argentinako ikertzaile batzuek estromatolito biziak topatu dituzte Andeetako laku gazi batzuetan, 4.000 metrotik gorako garaieran. Estromatolito fosilak munduko hainbat lekutan dauden arren, oso zaila da estromatolito biziak aurkitzea. Badira batzuk itsasoan, eta baita laku gazietan ere; baina garaiera hain handian topatzen dituzten lehen aldia da.

No hay comentarios: