22.4.07

Ilargi Efektua

Konturatu al zara ilargia, horizontetik irteten denean, handiagoa dela zeruan goi-goian dagoenenan baino? Horretaz konturatua bazeunden, seinale behatzaile ona zarela. Bestela, kalera irten behar zenuke, ilargi betea dagoen egun batean eta ilargiari begiratu.

Harrituta geratuko zara tamaina nola aldatzen den ikusiz. Zuk ongi dakizu ilargia satelite bar dela, Lurraren inguruan itzuliak ematen ari dena eta tamainaz aldatzen ez dena. Behin berriro gure garuna oker dago eta horizontetik gertu dagoena askoz ere altuagoa dagoena baino handiago bezala ikusarazi digu.

Zein da horren esplikazioa? Egia da psikologo guztiak ez datozela bat erantzun bakar bat emateko orduan: niri gehien gustatzen zaidan teoria lehen aipatu dugun perspektibaren efektuarekin asimilatzen duena da; gure garunarentzat, itxuraz tamaina bereko bi irudi baldin badauzkagu, urrutien dagoena handiago bezala interpretatzen du.

Baina hemen, ordea, ilargiak ez du bere tamaina aldatzen, eta ez dago urrutiago ere. Zer gertatzen da orduan? Erantzuna oso bitxia da: ilargia baxu dagoenean, horizontean behealdean, badira hainbat erreferentzia (etxeak, arbolak, mendiak, etab.), distantzia deduzitzeko edo kalkulatzeko modua ematen digutenak. Garunak horrelako zerbait esaten diro bere buruari:du eta horregatik txikiago ikusten du. Bitxia, ezta? Ez al da horrela?

Ilargi-efektua anulatu edo ezabatu nahi izanez gero, oso erraza da. Kartulina beltz batean egizu zulo zirkular bat Egutegiek Ilargi betea zein egunetan gertatuko den esango digute.
Horietako egun batean, oraindik ere ilargia horizontean behean dagoenean, begira iezaiozu zuloan zehar. Kartulinak eraikin eta mendi guztiak estali behar ditu. Zuloan zehar Ilargia eta zerua besterik ez dugu ikusiko. Harrigarria badirudi ere, kasu honetan ez da ilargi-efekturik gertatzen. Ilargia zeruan goi-goian dagoenean duen tamaina berekoa ikusten da.

Testu eta irudia Kutxaespacio-ri esker

No hay comentarios: